XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

d) Jaiotza Erlearen jaiotzaz hitz egiten denean, helduak duen itxurarekin azaltzen denean gertatzen den fenomenoaz ari gara.

Oilo-txitoa jaio dela, arrautzatik irten denean esaten dugu.

Baina erleak arrautzatik irten eta gero oraindik prozesu luzea jarraituko du helduak duen itxura lortu arte.

Arrautza egin eta hiru egunetara larba jaiotzen da.

Hogeitabat egun behar izango dira gelatik, helduen itxura duen erlea irteten ikusten aukera izateko.

Gela barnean eraldatu den erleak gela ixten dion operkulu edo estalkia zulatzen du eta gelatik irteten denean, sarritan bere lagunek lagunduta, hegalak zabaltzen ditu, gorputza garbitu eta besteek dakarkioten janaz elikatu.

Erreginaren eta erlamandoen jaiotza Arrautzatik hasi eta gelatik (nahiz eta gela desberdinak izan) irten bitartean igarotzen dituzten faseak berdintsuak dira erlauntzan bizi diren hiru erle-motetan.

Janaria, gela-neurriak edo formak eta, batez ere, gela barnean igarotzen diren egunen kopurua aldakorrak dira: langileak 21 egun, erreginak 16 eta erlamandoak 24.

Neguan atseden Negu hotza den tokietan erreginak arrautza egiteari utzi egiten dio.

Gure kostaldean, ordea, urte askotan ez da ume-geldialdirik izaten, epeltasun handiegia egoten delako.